Sonae Sierra Defendatzailea

Sonae Sierra enpresan interesa duten alde guztien gogobetetzea bermatzeko asmoz sortu zen Sierra defendatzailea.

Nola funtzionatzen du?

Sierra defendatzaileak bideratzaile-lanak egiten ditu. Enpresan interesa duten guztiek defendatzailearengana jo dezakete beren jakinarazpenak, iradokizunak edo kexak adieraztera, eta defendatzaileak horiek prozesatzeko, ikertzeko, eta, ahal den neurrian, zuzentzeko konpromisoa hartzen du.

Norbait harekin harremanetan jartzen den bakoitzean Portugalen, bai Sonae Sierrak jarduten duen beste edozein herrialdetan-, Sierra defendatzaileak gertakarien azterketa objektiboa egingo du, eta aurkeztutako auzia konpontzeko edo justifikatzeko egin beharrekoak egingo ditu. Bi kasu horietako edozein gertatzen dela ere, Sierra defendatzaileak harengana jotzen duten guztiei erantzun bat emateko konpromisoa hartzen du.

Nola jarri harremanetan Sierra defendatzailearekin?

Edozein galdera, iradokizun, ideia edo kexa izanez gero, jarri Sierra defendatzailearekin harremanetan posta elektroniko edo telefono bidez:
E-maila: provedor@sonaesierra.com
Telefonoa: +351 93 200 4063