Datu pertsonalak babesteko konpromisoa

MaxCenter, datu pertsonalak gardentasunez tratatu eta babestuko ditugula bermatzeaz arduratuko gara.

“Datu Pertsonalak Babesteko Konpromisoa” dokumentuan informazio gehiago aurkituko duzu. Hemen eskuragarri.

 

Guretzat, datu pertsonalak ez dira zenbaki hutsak. Zure zati bat dira.

 

imagem_GDPR_

Maiatzaren 25etik aurrera, zure datu pertsonalak tratatzeko modua aldatuko da. EBko estatu kide guztiei aplikagarria zaien Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) bat etorriz.

Arau-multzo berri bat dago, leku egokian kokatzen zaituena: erabakiaren erdigunean.

Zurekin eta zure datu pertsonalen babesarekin konprometituta gaude. Beraz, segurtasun- eta babes-neurriak hartuko ditugu zure datu pertsonalak tratatu ahal izateko, jardunbide egokienak kontuan hartuta.

Zure datu pertsonalak erabiltzen ditugu:

  • interesgarriak iruditzen zaizkizun jakinarazpenak bidal diezazkizugun;
  • beherapenak dituzten sustapenak eta zure merkataritza-guneari buruzko informazioa jaso ditzazun;
  • eta zure merkataritza-gunearen webguneko eremu pribatura sar zaitezen. Bertan, atxiki zaren sustapenen historia osoa kontsultatu ahal izango duzu, gogokoen dituzun saltokiak eta produktuen kategoriak zehazteaz gain.

Beraz, momenturen batean ez badituzu gure sustapenak eta jakinarazpenak jaso nahi, oso erraza da. Harpidetza indargabetu (unsubscribe) dezakezu edo gurekin harremanetan jar zaitezke, “Datuak Babesteko Konpromisoa”,  “Datuak Babesteko Konpromisoa-FanPage“, dokumentuan adierazitako bideak erabiliz.

Gehiago dago oraindik. Datuen titularra zaren heinean, honako hauek egin ditzakezu:

  • Zure datu pertsonalen tratamenduaren inguruko informazioa eskatu;
  • Zure datuak zuzentzeko eta eguneratzeko eskatu;
  • Eta, kasu batzuetan, datu pertsonalen tratamendua mugatzeko edo zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatu.

Informazio guztia ematea da gure erantzukizuna.

Horrela, bada, honako konpromiso hauek geureganatzen ditugu:

  • Zure datu pertsonalen tratamendu-eragiketa eta helburu guztiak jakinaraztea.
  • Informazioa garbia, eguneratua eta eskuragarria dela bermatzea;
  • Zure datuak ezabatzea, beharrezkoak izateari uzten dioten edo horiek ezabatzea nahi duzula jakinarazten diguzun momentuan bertan.
  • Eta, zerbitzuak kontratatzean, zure datuen tratamendurako segurtasunari dagokionez berme gehien eskaintzen dituzten zerbitzu-emaileak aukeratzea.

Gai honen inguruan beti informazio egokia izan dezazula nahi dugu eta, horregatik, “Datuak Babesteko Konpromisoa“, “Datuak Babesteko Konpromisoa-FanPage“, jartzen dugu zure eskura; era berean, hori irakurtzeko eskatzen dizugu.

Datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein zalantza sortuz gero, bete ezazu online inprimakia hemen edo jarri gurekin harremanetan dataprotection@maxcenter.com helbide elektronikoaren bitartez.