Segurtasuna eta Osasuna

sh_logo2ISO14001,OHSAS18001 with UKAS

Sonae Sierran, zero istripu kultura ezartzen saiatzen gara, eta gure akziodunen osasuna inoiz ez dela arriskuan jarriko bermatu nahi dugu. Esparru horretan etengabe ari gara lanean Personæ egitasmoaren bidez. Egitasmo horren bitartez, gure saltoki-guneetan eta lantegietan jokabide seguruak sustatzeko eta arriskuak gutxitzeko estrategiak ezartzen ari gara. Estrategia horiek oso eraginkorrak izan dira, eta segurtasuna bermazeko prebentzioa (SPO) hartzen dute beren baitan. Horren bidez, jokabideak ikuskatzen dira, lanerako seguruak ez diren baldintzak identifikatzeko.

SPO estrategiez gain, aldizka, segurtasunari eta osasunari buruzko trebakuntza saioak antolatzen ditugu langileentzat, merkatarientzat eta zerbitzu-hornitzaileentzat, jarduten dugun herrialde guztietan, eta hilean behin, aurrez aurre elkartzen gara akziodun horiekin segurtasunari eta osasunari buruzko hileroko bileretan. Horrez gain, badakigu ezinbestekoa dela gure saltoki-guneetara etortzen diren bisitariak segurtasunaren eta osasunaren aurkako arriskurik ez dutela izango bermatzea. Saltoki-gune horietara oso pertsona kopuru handia joaten dela kontuan hartuta, zorrotz jokatzen dugu emergentzia-planak egitean, eta larrialdi-simulazioen bidez probatzen ditugu. 2013. urtean zehar, 117 simulazio egin ziren gure zorroko unitate guztietan.

Segurtasuneko, Osasuneko eta Ingurumeneko politikari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu mesedez.