Erantzukizun Korpotatiboa

Gizarte-erantzukizunari dagokionez, gure politika hainbat balore eta printzipiotan oinarritzen da; hala nola, ingurumen-kontzientzia, gizarte-kontzientzia, gizartearengana heltzeko beharra, konfiantza eta etika.

Gure inguruko gizarte-errealitateaz dugun ezagutza handiagotzen saiatzen gara; esate baterako, gizarte-, osasun-, kultura- eta kirol-erakundeekin elkarlana bultzatuz eta haiei lagunduz.

Saltoki-guneen kudeatzaile garen aldetik, normala da gure inguruko komunitateetan eragina duten gizarte-gaiez arduratzea. Aldizka, komunitatearentzako hainbat ekintza antolatzen ditugu, kulturaren zein ingurumenaren esparrukoak, eta batzuetan, gizarte-talde jakinentzat prestatuak, hala nola haurrentzat edo adineko pertsonentzat. Horrez gain, gure saltokietan antolatzen ditugun bilketa-kanpainen eta enpresa mailako zein tokian tokiko dohaintzen bidez, gizarte-solidaritatea helburu duten erakundeei laguntzen diegu. Enpresa mailan, gure langileei komunitatean boluntario gisa parte hartzeko erraztasunak ematen dizkien sistema bat ezarri dugu, eta horretarako denbora jakin bat ere ematen diegu.